|
Zalain Hostal jatetxea Nafarroako mendialdeko Bera herrian kokatua dago. Bertako tokiak, berezko eskeintza naturala du: Mendia, ibaia, itsasoa, eta nola ez inguruko herrietako ohiturak, lezeak eta kultur ekitaldiak. Bera
herriak bere baitan gordetzen ditu garai bateko etxe eta eraikuntzak.
Horien artean aurkituko lirateke herriko plaza inguruan dauden HERRIKO
ETXEA 1776.urtekoa eta SAN ESTEBAN ELIZA.
XVI. mendetik aitzina eliza gisa erabili zena, eta 1632. urte aldera
berritu eta haunditu zutena. Baita AROZTEGIA etxea
ere, Legiako armak biltzen dituen jauregia, 1796. urtean eraikitakoa. Nola ez, ezin antzi ZELAIA baserria. Harri landuko etxea eta ITZEA Baroja sendiaren etxea, auzoari izena ematen diona. 1912an erosi zuen familiak. Etxe honetan garatu zuten haien lanen zati garrantzitsu bat Carmen, Pio eta Ricardo Barojak eta Julio Caro Barojak berak. XVII. mendearen azken aldian. San Migel zubiak lesakarekin lotzen du Bera eta honen inguruak natur balio izugarria ematen dio herriari , gainera bere magalean ibili zen urte askotan Tren Txikito bezala ezaguna egin zen Elizondo eta Irun elkartzen zituen trena, gaur egun pasealeku paregabe bilakatu dena. Inguruko
herriek ere zer ikusi ugari eskeintzen dute, Lesaka , Etxalar
, Arantza , Igantzi , Malderreka eta Baztan.
Aisiarako eskeintza ere ez da txikia, aipaturiko tren txikitoak egiten zuen ibilbidea aproposa da bai oinez baita bizikletan egiteko ere. Kilometro gutxiren bueltan gainera hondartza (Hendaia, Hondarribia…) eta mendia (Larrun, Mendaur,Saioa …) topatu daitezke, oporretarako leku paregabe bihurtuz Bera. Hauetaz gain, turistentzako ekitaldi bereziak antolatzen ditu Bertizgo patzuergoak urte guztian zehar. |